XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Artzañak, txiruak ixan-arren, bai-eutsaen emon, gogo onez, ogija; sabairik ez, baña.

Bai-eban idoro gorputzaren alikaturea, baña goguarena, urrian, betiko galdu eban.

Azkenez, luzaro ibillitta gero, Basurrde'ren txabolara eldu zan.

Onek otseintzat arrtu eban, lanetan laguntzeko, bera be bakarrik bixi-zan-eta; ta Txiki antxe lotu zan, gixon bakan a atsegin etxakonarren.

Ta barriro asi zan ume gaxua bere artzaintzaz.

Egunian-egunian, edurr-egunetan be, artaldia zaintzen eban, mendirik-mendi, oyanik-oyan, bein baño geyagotan otso uzuben arrtian; baña ezeban mutikuak bilddurrik, eta gaba elduta txabolara bigurrtzen zan, mendi-abestiren bat abestuten.

Beti bat.

Askotan, eguzki odoltsuba mendi-ostietan jasten zanian bere azken-izpijak ibarr-sakonera bidaltzen, geure artzaintxubak begizten ebala, otoi samurra bere ezpanetatik Goiko Jauna'gana igoten zan, bere guraso-aldez eskatzen; eta sarri, otoi-egijala ulu uzuba entzuten zan, eta lasterrtxe otsua agirtzen zan antxe.

¡Mutil azkarrak erail ebazan otso gosetubak!.

Bein bano geyagotan il-agiñian bere buruba ikusi eban.

¡Baña etziran otso arek bere laguna baxen ixukorrak!.

Basurrde eretxon lagun a otsuak baño ixukorragua zan, ziñez.

Mendittarrak lez sendua; oyanetako aberiak lez uzuba.

Basotarra zan bera, arrutza estu-estuban jayua.

Garrasta baxen andija zan bere gorputza, gustiz inddarrtsuba, azal gorriduna, ule-luzia, begi-zolija, ipuin zarreko Baso-jauna lakua.

Iñok ezekijan artzain basotarr aren egizko ixena; orok Basurrde gora ta bera ereisten eutsaen.